Agate Deuna

LURRA ESNA ZAITEZ!!!

Otsailak 5, Agate Deuna ospatu genuen eskolan. Arangoiti Ikastetxeko haur eta lehen hezkuntzako ikasle-irakasleok, eguna ospatzeko asmoz, kantuan aritu gara zapia lepoan eta makilekin lurra joaz.

Oles, oles 

lurra esna zaitez! 

Oles, oles 

lurra esna zaitez!!! 

Aharrausi egin du basoak 

zuhaitzek zabaldu besoak 

kantuan hasi dira 

birigarroak eta zozoak. 

Aharrausi egin du basoak 

zuhaitzek zabaldu besoak 

dantzari hasi dira 

azeriak eta otsoak. 

Aharrausi egin du basoak

zuhaitzek zabaldu besoak

 berriro entzun dezan 

taupadaka mundu osoak. 

IEUP!!!!!!