ARANGOITI EZAGUTZEN/CONOCIENDO ARANGOITI
5 urteko ikasleek "Gure auzoa eta dendak" proiektua amaitzeko ibilbide bat egin dugu auzoan zehar. Bizi garen kaleak eta atariak ikusi ditugu, bide batez hamaiketakoa, ogia eta fruta erosi ditugu. Parkean jolastu dugu eta gero han bertan jan dugu.
Lehengo egunean Buenavistara joan ginen, han bizi den familiaren gonbidapena onartuz. Bertatik dauden bista ederrez gozatzen dugu. Oso harrera ona egin ziguten eta plazan limoi zukua eta bizkotxoa eskaini zizkiguten. Mila esker.
El alumnado de 5 años para finalizar el proyecto "Nuestro barrio y las tiendas" hemos realizado un recorrido por el barrio . Hemos visto las calles y portales donde vivimos, de paso hemos comprado el hamaiketako, pan y fruta. Hemos jugado en el parque y luego allí mismo lo hemos comido.
El otro día fuimos a Buenavista aceptando la invitación de la familia que vive allí. Disfrutamos de las hermosas vistas que hay desde ahí. Nos recibieron muy bien y en la plaza nos ofrecieron zumo de limón y bizcocho. Gracias.
INGURUMEN ZENTROA/CENTRO DE MEDIO AMBIENTE
3.zikloko ikasleak Getxoko Ingurumen zentrora joan dira bisitan. Zentro hau ingurumen informazioari eta sentsibilizazioari buruzko ekipamendua da, eta gure ikasleak primeran pasatu dute.
El alumnado del 3º ciclo ha visitado el centro de Medio Ambiente de Getxo. Este centro es un equipamiento sobre información y sensibilización ambiental, y nuestro alumnado se lo ha pasado en grande.
LH6.mailako IKASLEAK SUKARRIETAN EGON GARA
Guk lurzoru proiektuan parte hartu dugu. Proiektu honetan hainbat gauza ikasi ditugu.
Etiketak begiratu: jakiteko ekologikoak eta naturalak diren, zenbat azukre duten,nongoak diren eta abar.
Ortuan forma naturalean landatu genuen: lehenengo belar txarrak kendu,abonoa bota,tipulak erein genituen,azak landatu genituen,ureztatu eta uzta jaso.
Hainbat informazio orokor ikasi genuen: nola elikatzen diren landareak,gatz mineralaren zikloa eta lau lurzoru mota daudela:lur beltza,aretsua,harritsua eta bustintsua.
Sukarrietan jantoki handi bat zegoen eta janari oso gosoa ematen zuten, ekologikoa, naturala eta ogi integrala. Beste eskolarekin (Baso Zelai) eseri ginen taldeka lagunak egiteko.
Denbora librean lagun asko egin genituen. Patioa oso handia zen eta denetarik zuen: futbol zelaia, futbolines, ping pong eta abar.
Tailerretan oso ondo pasatu genuen ere gauza asko egin genituen:kosmetika,koloniak, sukaldaritzan pizza egin genuen, hegaztigintzan txori etxe bat egin genuen, zeramikan hiru lerroan jolasa egin genuen, karpetagintzan kolorezko karpeta bat egin genuen, argazkigintza argazkiak errebelatu genituen…
Azken aurreko egunean gauan diskofesta bat egin genuen eta bertan musika dibertigarria, just dance egin genuen eta denok dantza egin genuen.
Gauetan oso zintzoak izan ginen eta orokorrean denok lo egin genuen.
Agur Sukarrieta!! Hurrengora arte!!