Goizeko 9.30etan autobusa hartu dugu eta bilboko porturantz joan gara. Arangoititik abiatu eta Santurtzin barrena egin dugu. Bertan Bilboko Portuko langile batek hartu gaitu azaltzeko zer egiten den bertan.
Lehendabizi, bideo bat ikusi dugu portuan dauden ogibide desberdinak zeintzuk diren jakiteko. Baita ere kontatu digute zer nolako itsasontziak dauden bertan: kruzeroak, ferriak, petroleroak etab. Ondoren, kahoot bat egin dugu jakiteko ea adi egon garen. Bertan bideoan eta bertakoek eman diguten azalpenetako datu garrantzitsuenak agertu dira: zenbat itsasontzik garraiatzen duten Bilboko Portuan, zenbat material garraiatzen den etab.
Azkenik, autobusa hartu eta portuan barrena ibili gara entzundako azalpenak bertatik bertara ikusteko eta ikasleak fin- fin ibili dira apunteak hartzen, autobusa martxan egoteak dakarren zailtasunen gainetik.
A las 9.30 de la mañana hemos cogido el autobús y nos hemos dirigido hacia el Puerto de Bilbao. Hemos partido de Arangoiti y hemos ido hasta Santurtzi. Allí nos ha recibido un trabajador del Puerto de Bilbao para explicarnos qué se hace allí.
Primero hemos visto un vídeo para saber cuáles son los diferentes oficios que hay en el puerto. También nos han contado qué tipo de barcos hay allí: cruceros, ferris, petroleros, etc. Después hemos hecho un kahoot para saber si hemos estado atentos. En él aparecen los datos más importantes del vídeo y de las explicaciones que nos han dado: cuántos barcos transportan en el Puerto de Bilbao, cuánto material se transporta, etc.
Finalmente, hemos cogido el autobús y hemos recorrido el puerto para ver de primera mano las explicaciones escuchadas y los alumnos han estado finos tomando apuntes, por encima de las dificultades que entraña que el autobús esté en marcha.